jueves, 14 de enero de 2010

TUENTIKERKETA
Sarrera
Aurkeztuko dugun lan honek, Tuenti izeneko sare sozialaren ikerketa bat plazaratzeko balioko digu. Bertan, komunikabide berri honen gazteenganako eragina aztertu eta gazteen egunerokoan nolako pisua duen agerian ipiniko dugu.

Tuenti, printzipio batean, unibertsitarioentzat diseinatua izan zen Espainia mailan operatzeko. Unibertsitarioek beraien kideekin elkar komunikatzeko eta interaktuatzeko (komentarioak trukatzen, argazkiekin, bideoekin …) diseinatua izan zelarik. Hala ere, laster hedatu zen espainiar gazteriaren artean, unibertsitarioak soilik erabili izatetik, eskoletako gaztetxoen erabilerara pasa arte. Gainera, enpresa korporatiboak eta bestelako erakundeek sare sozial honek eskaintzen dituen aukerei begirunez so egin die, sare honetan parte hartuz.

Txostena aurkezten dugun taldeko guztiok, bat izan ezik, Tuenti sare sozialeko erabiltzaileak gara, gazte unibertsitarioak garen heinean. Horrela izanik, menperatzen dugun gai bat jorratzen ari gara.

Gure lanaren helburua, tuenti-k gu bezalako gazteon artean zein paper jokatzen duen ikertzean datza, komunikazio prozesuan hain modan dagoen sare sozial honen zirrikituek zer-nolako eboluzioa jasaten duten, hain zuzen.

Helburu hauek betearazteko, baliabide gisa gure taldekideen esperientzia pertsonala eta 200 pertsonei egindako inkesta bat hartu ditugu, konkretuki kirol talde hauetako partaideei (Gernika KESB, Atxulaur KE, Orozko Olgetan Pilota Taldea, Laudioko Igeriketa Taldea, Bidegintza Zalla SB eta Hernaniko Rugby Taldea). Horrez gain, Tuenti bera kudeatzeko arduratzen den enpresarekin ipini gara harremanetan, beste ikuspegi bat edukitzeko asmoz.

Txostena bukatzerakoan gauza asko ikusi ditugu, baina ondorio adierazgarrienak; gaur egungo gazteen aisian baitan, Tuentik inportantzia handia hartu duela eta beste ekintza batzuk planoz murriztu dituztenaren baieztapenak izan dira.

XXI. mendeko gazteak

Globalizazioa, gaur egun merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Honek komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna ahalbidetzen du.

Globalizazioa ez da gaur egungo kontua, aspalditik gertatzen datorren fenomenoa baizik, baina gauden XXI. mende honetan inoiz baino indar handiagoa dauka.

Globalizazioak oso kontzeptu zabala da eta ekonomia, merkatu, kultura, komunikabideak... eta hainbat atal gehiago eraldatzen dituen arren, guk gure lanean globalizazioak teknologian izan duen eraginean finkatu dugu gure arreta. Izan ere, teknologia honek ahalbidetu du komunikabide alternatiboen sorrera. Guk tuenti-ak, hau da, komunikabide alternatibo batek, gazteetan duen eragina aztertu dugu.

Globalizazioak, alderdi guztietan egin duen moduan, komunikabideetan ere mugak gainditu ditu. Hau posiblea izan da teknologiak itzelezko aurrerapena izan duelako. Gaur egun, inoiz baino informazio trukaketa handiagoa dago, izugarrizko abiadurarekin garraiatzen dena munduko leku guztietatik. Komunikazio alternatiboek gero eta aurreratuago daude eta komunikatzeko modu anitzak agertu dira, adibidez, posiblea da bideo-deiak munduko edozein lekutik egitea, xakean munduko edozein pertsonarekin jolastea denbora errealean...

Teknologia berriek ikusi dugunez, abantaila ugari ditu baina alde txarrak ere nabariak dira. Adibidez, dakarren kontrola, guztion datu pertsonalak edonoren esku egotea...

Globalizazioaren alde edo kontra zauden ez du garrantzirik, munduko potentzia handiek erabakiak hartuta dituzte, beraz sistema horren barruan bizitzera behartuta zaude. Gero eta gehiago dira interneten bitartez egin daitezkeen gauzak. Adibidez, medikurako kontsulta hartzea, edozer erostea, txartela berristeko eguna hartzea, bidaiak hartzea... Potentzia handiek erabilera hauek bultzatu nahi dituztenez erraztasunak jartzen dituzte, adibidez, prezio baxuagoak jarriz, zure etxe beretik egitea dakarren erosotasuna ezarriz... aipatzekoa da ere internetetik soilik egin daitezkeen operazioak, adibidez, unibertsitateko moodle-ak. Oso nabaria da gobernuak alde honetatik duen esku-hartzea, izan ere irakaskuntzan itzelezko bultzada ematen ari dio teknologia berriei. Unibertsitateko apunteak hartzeko, lanak bidaltzeko, notak jakiteko, lanak egiteko, irakasleen mezuak irakurtzeko... beharrezkoa dugu teknologia berri hauen erabilera.

Dena dela, guri gehien interesatzen gaituena teknologia berri hauen erabilpena gazteengan duen eragina denez, honako arlo hauek nabarmendu nahi ditugu: alde batetik, teknologia berriek gazteen komunikazio eta erlazio-ereduetan izan duen eragina. Bestetik, teknologia hauek gazteen aisialdian izan duen eragina.

Duela urte gutxi gaur egun komunikatzeko ditugun erak pentsaezinak ziren eta hala ere komunikatzeko gai ziren. Badirudi gaur egun ditugun aurrerakuntzak ez baditugu, ezin dugu aurrera egin. Nahiz eta teknologia hauek aurrerapen eta onura asko ekarri, lehen esan dugun moduan, informazioa trukatzeko ematen dute erraztasuna dela eta, aipatzekoa da gazteon erlazio-ereduetan izan duen eragina. Izan ere, gazteok gero eta denbora gehiago ematen dugu teknologia hauek erabiltzen, gure aisialdiaren denbora gehiena, hain zuzen ere. Teknologia hauek bakarka erabiltzen direnez, gero eta harreman gutxiago ditugu modu pertsonalean. Adibidez, arazo hau oso nabaria da ume txikietan, ia jaiotzen diren momentutik teknologia munduan sarturik daude eta jolasterakoan gero eta ohikoagoa da beste umeekin batera jolasten egon beharrean, bakarka eta makina teknologikoekin jolasten ikustea. Hau gertatzeko arrazoien artean gurasoei ematen dien erosotasuna aipatzekoa da, izan ere, oso erosoa da makina teknologiko bat umeari ematea eta orduak eta orduak ematea harekin jolasten molestatu barik. Honek dakarren arazoa da, gero eta zailtasun handiagoak daudela komunikatzerako orduan.

Teknologia berriak arrisku handiak ditu bai umeentzat baita arduragabea den jende helduarentzat ere. Izan ere teknologia berrietan, gehien bat komunikazio era berriak ahalbidetzen dituztenetan ez dago inolako oztoporik. Adibidez, guk aztertu dugun tuenti-an jende guztia ematen ditu bere datuak, kontuan izan barik horrek izan dezakeen arrisku eta eraginak.

Guk egin dugun ikerketetan, lagina finkatzeko, gazte kirolariak aukeratu ditugu. Kirolariak izanda talde batean integraturik daude eta horrek erlazioak suposatzen ditu partaideen artean. Beraz, talde-komunikazioa garatua daukate, taldean aritzen ez den beste edozein gazte baino. Kirola praktikatzen dute, bai beren osasunarekiko nolabaiteko ardura dutelako, baita beren aisialdian honelako taldeetan egiten diren kirolak burutzea gustuko dutelako. Normalean, kirol hauek haize-zabalean egiten dira. Hau guztia kontuan izanda arraroak sortzen zaizkigu inkestetan lortu ditugun emaitzak, izan ere, ikus dezakegu nahiz eta kirolariak izan, besteekin harremanak izatea gustuko izan edo haize zabalean egotea gustuko izan, hainbat ordu ematen dituztela tuenti-an astean zehar. Hau ikusita frogaturik gelditzen da globalizazioak duen indarra, izan ere, jende guztia barne hartzen du, bere nortasun eta gustu pertsonalak zeintzuk diren kontuan izan barik. Gainera jendeak beste ekintzei denbora kentzen die horrelako teknologiei eskaintzeko.

Tuentia

Lanaren zati honetan, Tuentiaren inguruko gogoeta bat egingo dugu eta web-gune honen inguruan azter daitezkeen hainbat faktoreen errepasatu. Alde batetik, Tuentiaren sortzaileekin kontaktatzeko aukera izan dugu (ez da elkarrizketa bat izan mezu bidezko informatzea baizik) eta analisi bat egin digute Tuentiaren inguruan. Beraiek Tuentia nola ulertzen duten azaldu digute. Bestalde, guk ere geure analisia burutu dugu eta ondorio batzuetara iritsi gara ondoren ikusi ahal izango duzuen bezala.


Tuentiren deskribapena sortzaileen arabera
Tuentia 2006. urtean sortu zen Zaryn Dentzel estatubatuarraren eskutik ( orain Madriden bizi da). Sortzaileak eskolen arteko interkanbio batean ezagutu zuen Espainia eta honen bisitaren arrazoiagatik sortu zen Tuentia. Hasera batean unibertsitateko jendearentzat bakarrik zegoen zuzenduta baina edukitako arrakasta eta gero mundu guztiari zabaltzea erabaki zen. Egun, 6 milioi pertsonek erabiltzen dutela kalkulatzen da.
Dentzelen arabera, web-gunearen izena jartzeko momentuan beharrezkoa ikusi zuten “tu” eta “ti” agertzea eta horregatik erabaki zuten “Tuenti” izena zeren gaztelaniaz “ tu entidad”-ekin antza duelako.

Tuentiko sortzaileek esan digutenaren arabera, beraiek web-gune hau gazteek gidatzen duten sare sozial birtuala da. Erabiltzaileari bere perfila egitea ahalbidetzen dio, argazkiak eta bideoak igotzea eta baita lagunekin kontaktuan jartzea ere. Beste hainbat erabilera ere baditu, hala nola ekintzak sortzea edota lagunak argazkietan etiketatzea. Aurreko urtean, gainera, txat delakoa ere gaineratu zioten jendeak elarrekin zuzenean hitz egiteko aukera emanez.
Lokalizazio konstante bat da sare sozial hau. Esan dugun bezala, bakoitzak pere perfila egiteko aukera du eta bertan, bere lagunak aukeratzeaz aparte, norberak bere datu pertsonalak jarri ditzake ( jendeak beti jartzen ditu). Hala nola, izen abizenak, adina, sexua, zure egoera pertsonala (neskalaguna duzun bai edo ez, “rollo”-renbat…), urtebetetze eguna, herria eta helbidea, afizioak, etab.

Tuentia beste sare sozialetatik ezberdintzen duena gazteenganako hurbiltasuna da. Gakoa lortzeko moduan egon zen. Ez da batere erraza jendeak hainbeste datu ematea eta horrelako maiztasunarekin. Gauza da, zu web-gune batetara inor ezagutu gabe sartzen bazara, alde egiten duzu. Hemen, pribatizazioa mundu errealaren oso antzekoa da. Modu profesional batean ezagutzen bazaitut nire perfil profesionala ikusiko duzu bakarrik. Nire klaseko laguna baldin bazara edo herriko laguna bazara gauza gehiago uzten dizkizut ikusten. Ginera, Tuentian kontu bat ireki nahi baduzu lehenagotik Tuentia duen norbaitek gonbidatu behar zaitu. Modu horretan, zuk web-gunera sartzen zarenean jada lagun bat gutxienez edukiko duzu.

Sare sozial hau oinarritzen den aspektu garrantzitsuenetako bat aurreko paragrafoan azaldu duguna da. Web-gune honek ondo zaintzen du bakoitzaren Tuentitik zer edo noraino ikusi daitekeen. Adibidez, nabigatzen ari zarela pertsona ezagunen tuentiak aurki ditzakezu (kirolariena, aktoreena....) baina bere lagunen artean ez bazaude ezingo dituzu bere datuak ikusi.
Aipatu ditugun ezaugarri hauekin aukera hauek emango lizkiguke Tuentiak: erabiltzaileei buruzko informazio eguneratua, edozein geldialdi egiteko oso baliagarria ( lan bilera bat antolatzeko, lagunekin geratzeko, azterketa bat beste pertsona batekin prestatzeko, etab.)
Estatistikei dagokionez, izugarriak direla esan genezake. Hilero 2 milioi zerbitzari inguru aritzen dira eta zenbakiak gorantz doaz. Astero, 8 mila lagun berri erregistratzen dira eta sortzaileek kalkulatzen dute erabiltzaile bakoitzak bi ordu ematen dituela egunean Tuentian barrena nabigatzen. Adibidez, Facebook eta MySpace bezelako sare sozialetan ez da 45 minutura iristen.

Kritika
Guk Tuentiari buruz sakon eztabaidatu eta gero, ondorio batzuk atera ditugu bere erabileraren eta izaeraren inguruan. Gauza guztiek bezala bere alde onak eta txarrak aurkitu dizkiogu nahiz eta agian kritika honetan bere alde txarrak gehiago azpimarratuko ditugun (hori iruditzen zaigulako egokiena noski).
Web-gune honek, ia denok dakigun bezala ikaragarrizko pisua hartu du gizarte honetan eta batez ere gazteon artean. Gaur egun existitzen den sare sozial arrakastatsuena da Espainiar estatuan. Gazte jende gehienak du egina Tuentia eta orduak ematen ditu bertan nabigatzen.
Egia da gazteon artean komunikatzeko garaian gauza onak badituela: Ekintza asko antolatzeko posibilitatea du, jende berria ezagutu, elkarrekin hitz egin, argazkiak erakutsi, etab. Adibidez urruti dituzun lagunekin komunikatzeko oso erosoa izango litzateke.
Hala eta guztiz ere, gure iritziz, agian urrutiegi joan da Tuentiak hartu duen garrantzia gizarte onetan.

Alde batetik, sare sozial honetan sortzen den komunikazio eran egongo litzateke arazoa. Zuk ordenagailu bidez ezin duzu pertsona batekin aurpegira ariko bazina bezala espresatu, beraz, elkarrizketak askotaz ere mugatuagoak bihurtzen dira. Esan genezake elkarrizketa“ artifizialak izango liratekeela. Orduan, jendea Tuenti bidez soilik ezagutzen denean ez du hasieratik erakusten benetan den bezala zeren ezinezkoa da. Askok Tuentia gordeleku bezala erabiltzen dute bizitza errealean gero gai izango ez diren gauzak esateko. Okerrena da, gero eta pertsona gehiago babesten direla gezurretako errealitate honetan.

Bestetik, Tuentiak dituen arriskuak aipatuko genituzke. Zuk zure perfila egiten duzunean, lehen esan bezala, zure datuak jartzen dituzu eta ez izen- abizenak eta pare bat datu gehiago. Zure egoera pertsonala nola dagoen erakusten duzu zein afizio dituzun… modu honetan biluzik geratzen zara jende askoren aurrean. Egia da zure perfila zuk nahi duzunak ikusi dezakeela baina eta Tuentiko arduradunek? Hauek ez dute inongo arazorik izango nahi dutenaren datuak lortzeko. Korporazioek nondik pentsatzen duzue ateratzen dituztela neska eta mutilen prototipoak?
Badakigu hauek frogaezinak zaizkigun hipotesiak direla baina pentsarazten duten teoriak direla iruditzen zaigu.

Amaitzeko, adinaren kontuaz hitz egitea garrantzitsua iruditzen zaigu. Tuentia gero eta jende gazteagoak erabiltzen du. Berez, web-gunearen arauen arabera 14 urte azpikoentzat debekatua dago Tuenti bat sortzea. Gainera, orrialdean bertan azaltzen duen bezala, 14 urte azpiko edonor harrapatzen badute Tuentiarekin zuzenean kontua borratuko diotela jartzen du. Neurri hau, noski ez da betetzen. Ez behintzat ehuneko ehunean zeren guk kasu bat baina gehiago ezagutzen dugu adina eduki gabe Tuentia duena.

Besterik gabe eta laburbilduz, gure aburuz, Tuentiak bere abantailak baditu eta oso erabilgarria da hainbat eta hainbat gauzetarako. Halere, kontu eduki behar dela pentsatzen dugu zeren bere arriskuak izan ditzake.

Tuenti-ak gazteengan duen eragina (inkesta)

Tuenti-a, aurretik esan dugun bezala, unibertsitate ikasle talde txiki baten artean elkarrekin komunikatzeko eta informazio ezberdina elkar trukatzeko asmoarekin izan zen sortua. Hala ere, erreminta hau deskribatzerakoan, lan hau burutu dugun kideon iritzia bestelakoa dela argi plazaratu dugu. Baina, zein da gazteek, eta konkretuago, hurrengo inkesta bete dituzten gazte kirolariek Tuenti-ri buruz daukaten ikuspegia? Zein da haiengan duen benetako eragina? Galdera hauek erantzuten saiatu gara datorren atal honetan.
Hona hemen inkesta osatzen zuten galdera ia guztiak eta bakoitzarekin zer interpretazio egin dugun:
1.Galdera: Tuenti erabiltzen al duzu?
Erantzunak: 20 18adintartea


Galdera hau da, Tuenti-a eta mota honetako internet bidezko sare sozialek gaur egungo gazteetan duten pisua erakusten duenetariko bat. Grafikoetan ikusten den moduan, oso nabarmena da Bai erantzunaren nagusitasuna: hiru adin tarteetan, ezberdintasun izugarria dago BAI erantzunaren portzentajearen eta EZ erantzunarenaren artean:hiru esparruetan, baiezko portzentajea %80 baino gehiago da. 14 eta 20 urte bitarteko gaur egungo gazteriaren ia oso osoa, Tuenti-ko erabiltzaile dela esan dezakegu beldur barik.
Galdera honetan EZ erantzun dutenek, lauk hain zuzen, ez izatearen arrazoiaz galdetzerakoan, internetik ez edukitzea izan da. Gehienek, internet izango balute Tuenti korronte bat sortuko luketela adierazi digute.




2. Galdera: Astegunetan ze maiztasunekin erabiltzen duzu (Astelehenetik- Ostiralera)?
Erantzunak: 2.galdera

Honako galdera honetan, hiru adin-tarteen adostasuna ez da aurreko galderan bezalakoa. 20-18 urteko tarteko gazteen erdia baino gehiagok, Tuenti-a astegunetan zehar bost egunez erabiltzen duela adierazten du, 16-14 urteko gazteen erdia baino gutxiagok, astean zehar soilik bi egunez erabiltzen dutela onartzen duten bitartean. Badirudi, gazte helduagoen artean ohikoagoa dela Tuenti-aren erabilera.
Bestalde, aipatu beharreko datua da, inkestaturiko Tuenti erabiltzaile bat bera ere ez dagoela, astegunetan zehar inoiz ez erabiltzen duena; gutxienez, egun bat edo bitan egiten dute sarean “bisitatxoren” bat.



3. Galdera: Asteburuetan ze maiztasunekin erabiltzen duzu?
Erantzunak: 3. galdera

Asteburuan, gazteek beren aisiarako eta beraz beraien gustuko ekintzak burutzeko duten denbora tarte horretan, gazteek, Tuenti-a erabiltzen jarraitzen dute. Astean zehar gutxienez bi egunetan erabili ostean, zapatuan eta domekan berriz ere erabiltzeko gogoak omen dituzte. Inkestaturiko 18 eta 20 urte bitarteko gazteen % 63.5ek, sare-soziala asteburuko bi egunetan erabiltzen dutela onartzen dute; 16 eta 18 bitartekoen % 92.1ek eta 16 eta 14 urte bitarteko gazteen artean, bi egunetan erabiltzea onartu dutenek, % 62.7a osatzen dute.

Aipatzekoa da oso gutxi direla bi egun hauetan Tuenti-a erabiltzen ez dutenak: adin-tarte handienaren %7.4a baino ez. Gainontzeko bi adin tarteetan ez dago asteburuan Tuenti-a erabiltzen ez duenik.

4. Galdera: Zenbat denbora ematen duzu sartzen zaren bakoitzean?
Erantzunak: 4.galdera

Honako datu hau da galdera honetan gehien harritu gaituena: 18-20 urte bitarteko 92 gaztetik, 35k, bi ordu baino gehiago ematen ditu ordenagailuaren pantailaren aurrean Tuenti-an sartzen den bakoitzean. Horrek zer esan nahi du? Astean zehar gutxienez bi egunetan eta asteburuan egun bat baino gehiago Tuenti-an konektaturik dagoen gaztea, gutxi gorabehera ,7 orduz egongo dela Tuenti-aren eraginpean. Horrek, egungo gazte batek sare-sozial honetan ematen duen denboraren ideia txiki bat emateko balio izango zaigu. Baina ideia bat baino ez. Astean ordu bat bera ematen ez duten gazteak aurkitu ditugulako eta egunean ordu bat baino askoz gehiago ematen dutenak baita ere.




5. Galdera: Zure aisialdiko ekintzetan ematen duzun denboraren arabera ze postutan kokatuko zenuke?
Erantzunak:

5.galdera
Gazteek beren aisialdian praktikatzen dituzten ekintzen artean Tuenti-a zein postutan kokatuko luketen galdetzerakoan, gehien gehienak, hirugarren postua baino atzerago kokatzen dute. Kontuan hartu behar da inkestaturiko gazteak, astean zehar erregularki zenbait egunez kirolaren bat praktikatzen duten gazteak direla. Hortaz, oso deigarria izango litzateke Tuenti-a lehenengo postuetan egotea. Hala ere, gutxi batzuk, denbora gehien suposatzen dien ekintza dela aitortzen dute.

Hirugarren postutik aurrera erantzunaren ostean, Tuenti-aren erabilera bigarren postuan kokatzen dutenen erantzuna dago.

6. Galdera: Bertan ematen duzun denbora baliogarria/aprobetxagarria dela iruditzen zaizu?
Erantzunak:

6.galdera

Behin eta berriz jaso dugun erantzuna ezezkoa izan da. Batez ere, 18-16 adin-tartekoen partez: %78.3. 20-18 urte bitarteko gazte kirolarietan ordea, %67.7a izan da Tuenti-an ematen duen denbora baliogarria ez dela ametitu duena. Gazteagoak direnak, 14, 15 eta 16 urte dituztenak , aurreko bi esparruek erantzun dutenaren aurka, “konektaturik” ematen duten denbora aprobetxagarria dela esaten dute. Baina adin tarte horretan nahiko orekatuak dira baiezko eta ezezko erantzunak: lehenengoek %56.1a osatzen dute eta bigarrenek % 43.9a.

7. Galdera: Zertarako erabiltzen duzu?
Erantzunak
: 7.galdera



Zalantza izpirik gabe, lagunekin komunikatzeko erabiltzen dute gazteek Tuenti sare-soziala. Lehenengo adin tartean 92tik, 87k, horretarako erabiltzen dutela diote; bigarren adin tartean,51tik,43k eta hirugarrengo adin tartean, 57tik, 40k. Lagun artean komunikatzeko erabiltzaile asko eta asko dituen erreminta bilakatu da beraz.
Gutxi batzuk izan dira lagun berriak egiteko (17) edota kotilleatzeko (11) erabiltzen dutela onartu dutenak.

8. Galdera: Komunikatzeko era aproposa dela pentsatzen duzu?
Erantzunak:
20-18 Adin Tartea

Tuenti-ak eskaintzen dituen aukerak anitzak izan arren, harrigarria egiten zaigu erantzun honetan BAI erantzunaren erabateko nagusitasuna. Egia da, internet bidez salba daitezkeen mugak (espazioarena), aukera ugari eta abantaila ugari eskaintzen dituela, baina inkestaturiko gazteek, guri esan bezala, gehienbat, kalean eta aurre-aurre egoteko edo geratzeko aukera duten betiko lagunekin edota maiztasun handiarekin ikusten dituzten klase-kide edo bestelako kideekin harremanetan jartzeko erabiltzen dute. Gaur egungo gazteek beraz, 18-20 urte bitarteko 2/3ak baino gehiagok adibidez, internet bidezko “distantziazko” komunikazioa zuzenekoa baino gehiago erabiltzen dute elkarrekin harremantzeko. %73.8, %81.5 eta %97.3ko portzentajeak hori adierazten dute behintzat.





9. Galdera: Zer dela eta sortu zenuen Tuenti kontu bat?
Erantzunak:

9.galdera
Sare sozial honen erabilpenaren hasieraz galdetzean, datuak parekoak direla esan dezakegu: hiru adin-tarteetan, nahiko antzekoak dira lagunek esan ziotelako eta erabaki pertsonala izan zelako aitortzen dituztenen portzentajeak. 20-18 urte bitartekoetan: lagunek esateagatik %46.2k erantzun dute eta %53.8k erabaki pertsonala izan zela dio; 18-16 urteko tartean: %49k lagunek esan ziotelako eta %51k bere erabakia izan zela dio; 16-14 adin tartean ordea, aldaketa txiki bat dago aurreko bi adin-tarteekin alderatuta: % 60k baino gehiagok lagunek Tuenti korronte bat egitea esan ziotelako aitortzen dute eta %30 baino gehiagok erabaki pertsonala izan zela diote.

Taldetik kanpo ez geratzea arrazoitzat onartzen duen gazterik ez dago.

10. Galdera: Tuenti-n agertzen den informazioa fidagarria dela deritzozu (Ebentoak, komentarioak, datu pertsonalak…)
Erantzunak:

10.galdera
Hona hemen inkestako galdera interesgarrienetako bat eta erantzunen artean batasun handiena lortu duenetarikoa.

Oso argia da 18 eta 20 urte bitarteko gazteak ez direla Tuenti-an agertzen den informazio ugariaz fidatzen: %98.9k informazioa fidagarria ez dela baiteritzote. 18 eta 16 urte bitarteko gazteek ere, ez diote konfiantza handirik eskaintzen Tuenti-ko informazioari: %96.3k. Baina gazteagokoen artean ez dago hain nabarmeneko ezberdintasuna EZ erantzunaren eta BAI erantzunaren artean: %54.6k informazioaz fidatzen ez dela esaten du eta %45.4k fidatzen dela.

11. Galdera: Zure datu pertsonalak publiko egiteak arduratzen zaitu?
Erantzunak:

11.galdera
Gaur egungo gazteei, ez omen die kezkarik suposatzen bere datu pertsonalak publiko egiteak. Hori da galdera honetatik atera dezakegun ondorio nagusia.
Bestaldetik, ezberdintasun handia dago nagusiago direnen eta gazteago direnen erantzunen artean. Izan ere, 16-14 adin-tartekoen %59.7a, beren datu pertsonalak publiko egiteak kezkatzen duela dio. Badirudi adinean aurrera joan ahala, gazteek, datuei garrantzia gutxiago jartzen omen diotela.


12. Galdera: Tuenti-ren esku dauden datu horiek erabat babesturik daudela uste duzu?
Erantzunak:
12.galdera

Erabateko ziurtasunez esan dezakegu inkestaturiko gazte kirolari hauen ustez, Tuenti-n dauden beraien datuak, erabat babesturik ez daudela. %99ko, %98.1eko eta %72,2ko portzentajeak hori adierazten dute.
Lehenengo bi adin-tarteetan, erantzunek zalantzarako unerik uzten ez duten eta guztiz nagusia den datuen babesarekiko mesfidantza erakusten dute. Hirugarren adin-tartean aldiz, konfiantza handiagoa eskaintzen diote Tuenti-k beraien datuak babesteko hartzen duen errespontsabilitateari. Datuek adierazten duten moduan, gazteak umatuz doazen heinean, Tuenti-rengan duten konfiantza ahultzen doa edo arduragabekeria handitzen doa.


13. Galdera: Tuentiren eskuetan dauden datuak, beste norbaitek eskuratu ditzakeela uste duzu?
Erantzunak:
13.galdera


Tuenti-n dauden datu pertsonalak beste inoren eskuetan egon daitezkeen galdetzerako orduan, era askotariko erantzunak aurki ditzakegu:
Nagusienek, 18-20 urte bitartekoek, datuak bai enpresa korporatiboen , bai botere instituzionalen esku egon daitezkeela baieztatzen dute( %78.5), %17.3ak, Tuenti-a ez den beste inoren esku egon ezin daitezkeela uste duen bitartean.
18-16 urte bitartekoetan, %50.3 dira datuak botere instituzionalen eta enpresen eskuetan egon daitezkeela esaten dutenak eta %27.9a inoren esku esaten dutenak.
16-14 adin-tartekoetan, berdinketa dago bai enpresa korporatiboen, bai botere instituzionalen esku egon daitezkeela uste dutenen eta inoren esku egon daitezkeela esaten dutenen artean: %34.5- %34.3. Gainerakoek, botere instituzionalen esku edo enpresen esku egon daitezkeela adierazten dute.


Inkestaturikoek Tuenti-ari buruz emandako iritziak
Hona hemen inkestaturiko gazte kirolariek Tuenti-ri buruz beraien iritzia eskatzean esan dizkiguten harribitxietako batzuk:
Gehienek: “lagunekin hitz egiteko egokia iruditzen zait”, “musika , argazkiak eta informazioa elkar trukatzeko ezin hobea da!” eta “ Oso entretenigarria da!” bezalako komentarioak egin dituzte. Baina bestelako erantzun ugari aurkitu ditugu: “ nire kontua ezabatuko dut denbora galtze hutsa delako”, “guztiok kontrolatuta egoteko dago eginda”, “bertan ematen dudan denbora ez zait ezertarako balio” … Azkeneko hauek entzunda, Tuenti erabiltzaile hauek oso gustura ez daudela ematen du, baina hiruk baino ez dute adierazi beren Tuenti-identitate edo kontua ezabatuko dutela, gainerakoak, nahiz eta Tuenti-ren inguruan iritzi onik ez izan, bertan jarraituko dutela adierazten dute edo kontrakorik ez dute esan behintzat.

Inkestaren ondorioak
Inkestako datuetan oinarrituta, gaur egungo gazterian sozializatzeko modu berri bat hedatzen ari del esan dezakegu: sare-sozialen bitartekoa hain zuzen. Horien artean, Tuenti-a daukagu. Baina askoz sare gehiago daude: facebook, myspace, fotolog, twitter… Lagunak egiteko eta horiekin erlazionatzeko era berri bat planteatzen dute sare hauek eta dirudienez, gazteriaren artean indar handiz sakabanatzen ari dira, inkestan ikusi dugun bezala, gazte gehien gehienak horiek erabiltzen baitituzte eta sarri askotan gainera. Beraien aisiaren zati handi bat ematen dute ordenagailuko pantailatxoaren aurrean lagunekin hizketan eta argazkiak elkartrukatzen.

Tuenti-ak, lagunekin erlazionatzeko modu berri bat dakar berarekin. “Ikusi duzu Ainarak atzo igo zuen argazkia?”, “ Badakizu zer gertatu zaion Naroaren mutilagunari? Ez? Ba gero arratsaldean konektatu zaitez eta kontatuko dizut” edota “Ostegunean idatziko dizut komentarioren bat ordua eta lekua zehazteko” bezalakoak dira Tuenti-aren bidez igorri eta jasotzen diren komentariorik ohikoenak. Hori da Tuenti-ak lagunak elkarrekin erlazionatzeko eragin duen egoera. Zure perfilean pertsona bat lagun bezala ateratzea nahi baldin baduzu adibidez, pertsona horri lagun izateko eskakizun bat bidaltzen diozu eta berak baietz esanez gero,jada, zure laguna da!Ezetz esanez gero, ez da zure laguna. Lagunak egiteko era “desberdin” eta “berezia” da inolako zalantzarik gabe. Hau izango al da XXI.mendean lagunak egiteko asmaturiko modu berria? Agian.

Jendearen artean aurrez –aurreko erlazionatzeak indarra galtzen ari da eta norbera bere etxe barruan eta ordenagailuaren beste aldean “babesturik” mezuak bidali eta jaso, bidali eta jaso, bidali eta jasoz erlazionatzen hasi da. Giza harremanetan, subjektuen arteko komunikazioa ez-zuzenagoa bilakatzen ari da Tuenti, Facebook edota twitter bezalako bitartekoak agertu direnetik. Sare hauek, primerako baliabideak dira urrun eta beraz beraiekin kontaktuan egotea zailagoa den pertsonekin harreman hurbilago bati eusteko, baina, auzokidea den eskolako betiko lagunarekin hitz egiteko, ez. Horrelakoetan, sareek, erlazioa hurbildu beharrean, urrundu egiten ditu nolabait. Hauek, lagunekin geratzeko “betiko” moduari uko egin diotelako internet bidezko elkarrizketa idatziei bidea emanez.

Gainera, Tuenti-an agertzen den informazioa, gazteek fidagarritzat ez duten informazio hori, ez da era askean saretik bidaiatzen; batzuetan, ez da sarean ezta bidaiatzen hasten ere. Izan ere, Tuenti-ak, faltsua edo iraingarria deritzon informazioa saretik ezabatzeko eskubidea du. Nork dio faltsua dela? Norentzat iraingarria? Tuenti-ak erabakitzen du. Sare honetan truka ditzakezun beste orrialdetako informazioa zein web orrialdetatik inporta dezakezun eta zein orrialdetatik ezin dezakezun erabakitzen duen moduan. Tuenti-ak erabakitzen du neurri batean bere orrialdean agertzen den eta agertzen ez denaren arteko muga non dagoen. Erabiltzaileari aldiz, onartzeko aukera baino ez zaio geratzen.